Tranbiaren proiektuak Sabino Arana kalearen konponketa atzeratu egin duela dio Leioako Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 3a, 17:33
Sabino Arana oinezkoentzat egokitzeko asmoz, prozesu parte-hartzailea abiatu du EH Bilduk.

"Eusko Jaurlaritzak dirua jarri behar zuen Eusko Trenbide Sarearen bitartez Sabino Arana kalea berregiteko. Gure ahaleginak ETSk diru hori mahai gainean jar zezan oinarritu ditugu; eta, zorionez, aurtengo aurrekontuetan partida bat sartzea lortu dugu. Udalak obra egiteko jarri beharreko diruaren murrizketa nabaria suposatuko du horrek", azaldu du Iban Rodriguez Hirigintza zinegotziak.

Orain, proiektua berrikusten ei dabiltza. Horren ostean, Sabino Aranako auzokide zein merkatariakaz batzarrak antolatu gura dituzte, euren iritzia jasotzeko. "Espero dezagun kalearen lizitazioa urte honetan egin ahal izatea; eta, laster, disfrutatzeko kale berri bat izatea leioaztar guztiek", aipatu du agintari jelkideak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun