Orain, proiektua berrikusten ei dabiltza. Horren ostean, Sabino Aranako auzokide zein merkatariakaz batzarrak antolatu gura dituzte, euren iritzia jasotzeko. "Espero dezagun kalearen lizitazioa urte honetan egin ahal izatea; eta, laster, disfrutatzeko kale berri bat izatea leioaztar guztiek", aipatu du agintari jelkideak.