Errepidea moztuz hasi ditu protestak Leioako IAk

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 13a, 17:17
LEIOATIK!

"Ikasleon aurkako erasorik ez!" goiburupean, gaurko kontzentrazioa deituta zeukan Leioako campuseko Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak, Mikel Laboa plazan. Bide batez, errepidea moztu dute protestara batutako lagunek. Apirilaren 26an, martitzena, berriz, manifestazioa abiatuko da Mikel Laboatik, 11:50ean.

Izan ere, Ikasle Abertzaleak (IA) taldearen arabera, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jarritako ikasleen aurkako diziplina-espedienteak eta salaketak areagotu egin dira martxoan. Gauzak horrela, bost eskaera egin dizkiote unibertsitateko arduradunei: San Mameseko ikasleei diziplinazko espedientea ez irekitzea; Gasteizko ikasleen kontrako salaketak eta gainontzeko neurriak atzera botatzea; Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartu eta bere egoera konpontzea; EHUra Ertzaintza sar ez dadin behin-betiko neurriak hartzea; eta campusetan dauden "indar polizialak" kanporatzea.

Apirilaren 19rako Errektoretzak eskaera horien betetzeko bermeak jarri ezean, "hainbat egunetan Leioako jarduna beranduago hasiko dela" iragarri du Leioako IAk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun