Leioako HAPOren aldaketari buruzko proposamenak bidaltzeko epea astelehenean amaituko da

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 11a, 13:35

Ibaiondo auzoa. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak partaidetza-prozesua jarri zuen martxan apirilean, HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa bat egiteko, Ibaiondoko 16B aldean, hain zuzen ere. Prozesu hori amaitzear dago, eta proposamenak maiatzaren 16a baino lehen bidali behar dira.

Joan den apirilaren 19an Udal Plangintzaren Aholkularitza Batzordea batu zen; udal teknikariak, Hirigintza Batzordeko kideak eta Leioako hainbat elkarteetako ordezkariak aldaketa-proposamen hori jorratzeko bildu ziren. Gero, maiatzaren 2an, batzar informatiboa egin zen parte hartu gura zuten herritarrentzat, aldaketaren nondik norakoak azaltzeko eta iritziak jasotzeko. Orain, proposamenak bidaltzeko epea amaitzear dago.

Prozesua bukatzerakoan Hirigintza Batzordetik pasatuko da aldaketa proposamena; eta azkenik, osoko bilkuratik, behin-behineko onarpena jasotzeko.

Erlazionatuak

HAPOren aldaketa, Leioako Ibaiondo aldean

Iker Rincon Moreno 2016 mai 09 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun