Leioako Libre Eguneko ekitaldiak Plaza Gorrian egingo dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 12a, 22:20

Dozenaka lagunek babesa adierazi zioten Erika Bilbaori, joan den zapatuan. © LEIOA LIBRE

Zapatu honetarako, hilak 14, Kurkudi eta Erika Libre Eguna deitu du Leioa Libre plataformak; ekitaldiak Aldaka auzoko anfiteatroan egin behar bazituzten ere, Plaza Gorrian izango direla zabaldu dute orain denbora gutxi. Kontzertuak Kurkudi herriko-tabernan izango dira.

Miatzaren 17an hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Erika Bilbao Barcena eta beste zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa; Ekin erakundeko kide izatea egotzita, Estatuko Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe-zigorra eskatu du leioaztarrarentzat. Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zituen Bilbao (2012ko uztailaren 25ean atera zen espetxetik) eta beste zortzi euskal herritarrak. Polizien eskuetan bost egun egin zituzten inkomunikazio egoeran; "tortura basatiak" salatu zituzten denak. Epaiketa ekainaren 2ra arte luzatzea aurreikusi dute.

Hurrengo mobilizazioak

Maiatzak 14, zapatua

Kurkudi eta Erika Libre Eguna

  • 17:30 Umeentzako tailerrak, Plaza Gorrian.
  • 18:00 Musikak lagundutako kalejira, Plaza Gorritik abiatuta.
  • 19:30 Babes-ekitaldia, Plaza Gorrian.
  • 21:00 Kontzertuak, Kurkudi herriko-tabernan.

Deitzailea: Leioa Libre plataforma.

Maiatzak 16, astelehena

  • 11:00 "Eskubide zibil eta politikoak guztiontzat. Epaiketa politikorik ez. 9ak libre" goiburupean, kontzentrazioa Bulevarden.

Deitzaileak: ELA, LAB, ESK eta Steilas.

Maiatzak 17, martitzena

  • 20:00 "Epaiketa politikorik ez. Erika libre. 9ak libre" goiburupean, manifestazioa, Boulevardetik.

Deitzailea: Leioa Libre plataforma.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun