Lamo de Espinosak erabaki beharko du Fiskaltzaren errekurtsoa ontzat hartzen duen edo ez. Leticia de la Hoz gaztearen abokatuak jakinarazi duenez, akusatuaren defentsak ere aurkeztu du helegitea. Horien gainean erabaki bat hartu ostean, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak erabakiko du ahozko epaiketa egingo den ala ez.
2008tik 2010era bitartean, 12 urteko ikasle bati sexu-abusuak egitea leporatzen diote Gazteluetako irakaslea zenari; Emilio Lamo de Espinosa epaileak uste du ustezko erasotzailea epaitzeko “arrazoizko kriminalitate-zantzuak” daudela. “Jarraikako sexu-abusu delitua” egotzi dakioke. Aipatutako delituak 4 eta 10 urte arteko espetxe-zigorra ekarri dezake.