Udal gobernuko alderdiek liberatu gehiago hartzeagaz ez dago ados Esnatu Leioa

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 1a, 10:37

Ruben Belandia iazko maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan bozkatzen.
Leioako Udaleko Gobernuan dauden alderdiek (EAJ eta PSE-EE) lanaldi erdiko liberazio bi gehiago hartzeak  "gobernuaren eta oposizioaren arteko desoreka" areagotzen du, Ruben Belandia Esnatu Leioako bozeramailearen ustez.

Lehen, gobernu-taldean dauden alderdiek 4 liberatu zituzten, eta oposizioko taldeek bat ere ez. "Onartu berri den tokiko administrazioaren euskal legeak oposizioko lehenengo alderdiari liberatu bat edukitzeko aukera ematen dio; baina, gainontzekoentzat, ez du ezer bermatzen", Belandiak azaldu duenez. Leioaren kasuan, Esnatu Leioa da oposizioko lehenengo alderdia. "Aztertu beharko dugu aukera horregaz zer egin. Gure ustez, alderdi guztiek eduki beharko genituzke gutxieneko baliabideak udaletxean lan egin ahal izateko", gaineratu du zinegotziak.

Horrez gainera, gobernu-taldekoei ordaintzen zaizkien soldatak "gehiegizkoak" direla uste du Esnatu Leioak; Belandiaren berbetan, "%15ko beherapena eskatu genuen duela urtebete, udaletxea eratu zenean".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun