Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasgela batean hiru kasu aurkitzean jarri zuten martxan osasun-protokoloa. Jakinarazi dutenez, negatibo eman dute ikasle-egoitzako 28 ikasleei egindako analisiek. Dena den, datozen asteetan "zaintza aktibo eta zorrotza" egingo dutela iragarri dute. Ildo horretan, hamazortzi irakasle eta 46 ikasle deitu dituzte azterketak egitera. Eta, horrez gainera, zaintza aktiboa indartu diete 100 ikasleri.
Gaixotasun sendagarria
Arnas tuberkulosia gaixotasun kutsagarria da, eta airearen bidez hedatzen da, nagusiki. Osasun Sailak azaldu duenez, hainbat sendagai konbinatuta tratatzen da, eta, "tratamendu egokia" jarriz gero eta "pazienteak behar bezala betez gero", sendatzen da. Osasun aholkurako telefono batzuk jarri dituzte, herritarrek eritasunari buruz dituzten zalantzak argitzeko: Araban, 945 203 020; Bizkaian, 944 203 020 eta Gipuzkoan, 943 203 020.