Kalean omen dago Iberdrolako langile faltsua

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 8a, 16:20

Joan den zapatuan, uztailak 2, 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuela jakinarazi zuen Ertzaintzak; elektrizitate-enpresa bateko langilea zela esanez etxebizitzetan lapurtzen omen zuen ustezko gaizkileak. Besteak beste, Leioako Udaltzaingoak Iberdrolako langile faltsu bategaz kontuz ibiltzeko eskatu zuen barikuan. Bada, egiteko modu berbera erabiltzen duen gizonezko batek Bilboko etxe bitan lapurtu egin duela zabaldu du "El Correo" egunkariak.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ez du oharrik plazaratu Bilboko lapurra joan den zapatuan atxilotutako lagun berbera den eta aske utzi duten, edo beste gaizkile bat ote den argitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun