Berbarako, barikuan, etxafuegoa jaurtiko dute, eta txikienek gozatuko dute inguruaz: asteburu horretan egunero jolasteko izango dituzte ekintzak, puzgarriak eta tailerrak. Sardina-janak eta erromerien doinu gozoek zabalduko dituzte aste-akabu horretako gauak.
Halere, egunez zer gozatu ere izango da, tartean domekako tradizio-ekitaldiak: meza, ohorezko aurreskua, Leioako kirol-taldeen lore-eskaintza, eta gizonezkoen zein emakumezkoen Bizkaiko Aurresku Txapelketak, alegia; iaz, gizonezkoetan, txapel biak Leioan geratu ziren, Ander Navarro eta Josu Marcosen buruetan. Bigarren asteburuan, idi-probak izango dira ikusgai edota mintzagai, eta errepikapenean, ohiko bakailao txapelketak eta erromeriak auzotarrak eta inguruko herrietako biztanleak erakarriko dituzte.
Egitaraua
Irailak 2, barikua
- 18:00 Txupina, haur-ekintzak, puzgarriak eta tailerrak.
 - 20:00 Sardina-jana.
 - 23:30 Erromeria eta mozorro lehiaketa.
 
Irailak 3, zapatua
- 19:00 Haur-ekintzak, puzgarriak eta tailerrak.
 - 22:30 Ordain-kontzertua.
 - 23:30 Disko-erromeria.
 
Irailak 4, domeka
- 10:00 Meza, ohorezko aurreskua, eta Leioako kirol-kluben lore-eskaintza.
 - 18:00 Haur-ekintzak, puzgarriak eta tailerrak.
 - 19:00 Emakumezkoen Ondizko IX. Aurresku Txapelketa eta Bizkaiko 56. Aurresku Txapelketa.
 
Irailak 8, eguena, Andra Mari
- 11:00 Kalejira txistulariakaz.
 - 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
 - 13:00 Nagusientzako luncha.
 
Irailak 9, barikua, Andra Maritxu
- 11:00 Kalejira txistulariakaz.
 - 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
 - 19:00 Idi-probak.
 
Irailak 11, domeka, errepikapena
- 08:00 Txapelketa: bakailaoa, bizkaitar erara; lursailen zozketa.
 - 10:00 Kalejira txistulariakaz.
 - 13:00 Leioako Musika Banda.
 - 14:30 Kazolen aurkezpena.
 - 16:00 Igel-toka eta kuartan txapelketa.
 - 18:00 Sari-banaketa eta erromeria.