Uribe Kosta jaietan 2016

Berton dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak!

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 23a, 09:35

Barikuan, hilaren 23an, hasiko dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak, Leioako auzoetako jaien den­boraldiari amaiera emango diotenak. Txupinari 18:00etan emango dio su Jontxuk, pregoia irakurri ostean, festari bidea egiteko. Ohi legez, txorizo-jana, pokerra, umeen talentu-txapelketa eta musika elektronikoa ez dira faltako lehenengo egunean; izan ere, gaueko 11:00etatik aurrera 70, 80 eta 90eko hamarkadetako musikak hartuko du auzunea; bertaratutako guztiak dantzan ipintzeko asmoz. Zapatuan ere, denetariko menua izango da: gastronomia-lehiaketa, umeentzako jolasak, azeri-ehizaren jolasa, Txopolinpiadak eta Sukar musika-taldearen erromeria. Domekan, berriz, dantza-erakustaldia, puzgarriak, meza eta Musika Banda izango dira, besteak beste.

Egitaraua:

Irailak 23, barikua

  • 18:00 Pregoia eta txupinaren jaurtiketa.
  • 18:15 Txorizo-dastaketa.
  • 18:30 Txikientzako tailerrak.
  • 18:30 V. Poker txapelketa.
  • 21:45 Bingoa.
  • 22:00 Umeentzako talentu-txapelketa.
  • 23:00 Disko-festa, 70, 80 eta 90eko hamarkadetako musikagaz.
  • 02:00 "Happy hour" txosnan.

Irailak 24, zapatua

  • 09:00 Txupinaren jaurtiketa, denok gora jaikitzeko ordua!
  • 11:00 II. Txop Chef lehiaketarako izen-ematea.
  • 11:30 Umeentzako jolasak.
  • 11:50 «Azeri-ehiza» jolasa, txikientzat.
  • 13:00 «Azeri-ehiza» jolasa, handientzat; eta igel-tokaren txapelketa.
  • 14:00 Bingoa.
  • 15:00 II. Txop Chef lehiaketaren plateren aurkezpena.
  • 17:30 Tute-txapelketa eta umeentzako Txopolinpiadak.
  • 20:00 Leioako Musika Bandaren kontzertua.
  • 22:00 Umeentzako mozorro-lehiaketa.
  • 23:00 Dantzaldia, Sukar taldeagaz.
  • 01:30 "Happy hour" txosnan.

Irailak 25, domeka

  • 10:00 Txupinaren jaurtiketa, denok gora jaikitzeko ordua!
  • 11:00 Mikel Deunaren omenezko meza.
  • 11:20 Txikientzako puzgarriak.
  • 13:15 Herri mokadua.
  • 16:00 Mus-txapelketa.
  • 17:00 Tortilla-lehiaketa eta sari-banaketa.
  • 17:30 Euskal dantzen erakustaldia, Lamiakoko Txikiak taldearen eskumenez.
  • 18:30 Herri-kirolak.
  • 20:30 Txokolate-banaketa.
  • 21:00 Bingoa
  • 21:30 Jaien amaierako traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun