"Francoren bilobari gutuna" antzezlana barikuan, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 16a, 17:15

© ARTEDRAMA

Bariku honetan, azaroak 18, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain euskal konpainiek "Francoren bilobari gutuna" antzezlana eskainiko dute, Kultur Leioako entzungelan. Hitzordua 20:30ean jarri dute, eta sarrerak 6-12 euroan egongo dira salgai.

Ximun Fuchs-ek zuzenduta eta Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzia, Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriei buruz dihardu obrak. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna. Antzezlana euskaraz da eta publiko nagusi zein gazteari zuzenduta dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun