Lanok hainbat instalazio-sareen desbideratzeagaz hasiko dira, Ramon Rubial plazan bertan zein Txorierri auzoaren hegoaldean; izan ere, mendi-hegalaren lanakaz hasteko aurreko pausuak dira horiek.
Leioako Lamiako eta Txorierri auzoak batzen duten eskaileretarako sarbide bietatik bat txita dago atzotik, azaroak 14; udal agintariek zehaztu dutenez, bi hilabetez-edo egongo da zarratuta Ramon Rubial plazako sarbidea. Hala, denbora tarte horretan, Txorierrira igotzeko Lamiakoko ikastetxearen atzealdean dagoen sarbidea erabiltzea eskatu diete oinezkoei. Eusko Jaurlaritzak atzo ekin zion eremu horretako urbanizazio-lanen lehenengo faseari; Langileria kalea eta Txorierri auzoaren arteko etorkizuneko igogailua ezarri ahal izateko ezinbesteko lanak dira horiek.
Lanok hainbat instalazio-sareen desbideratzeagaz hasiko dira, Ramon Rubial plazan bertan zein Txorierri auzoaren hegoaldean; izan ere, mendi-hegalaren lanakaz hasteko aurreko pausuak dira horiek.
2016 urt 21 Leioa
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!