EHUk "segurtasun neurriak" hartuko ditu biharko bozketa-egunean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 23a, 13:29

Ertzaintza Leioako campusean, artxiboko irudian.

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) jarduneko errektoreak iragarri du "segurtasun neurriak" hartuko dituztela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan, bihar, azaroak 24, errektore berria aukeratzeko hauteskundeetan, "bozkatzeko eskubidea bermatzeko". Bereziki, "Leioako campusean sor daitekeen egoerak" kezkatzen du Goirizelaia, ikasle-mugimenduak mobilizazioa deitu duelako bertan.

Goirizelaiak eta bere taldeak agerraldia egin zuten astelehenean Bilbon, hauteskundeak eta azken asteetan EHUn izan diren "istiluak" berbagai. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu boto-eskubidea bermatuta egoteko; botoa eman ahal izatea oinarrizko eskubidea da, askatasunean gauzatu beharrekoa", azpimarratu zuen. "Errektoretzaren konpromisoa eta obligazioa da hauteskundeetan parte hartu nahi duten guztiak hilaren 24an campus ezberdinetan askatasunez, beldurrik barik eta mehatxuak sufritu gabe mugitu ahal izatea bermatzea", azaldu zuen jarduneko errektoreak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun