Bertoko euskararen gaineko liburua aurkeztuko dute, eguaztenean, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 11a, 10:21

"Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko Euskara" liburua aurkeztuko dute egileek, Urtzi Goitik eta Koldo Zuazok. Hitzordua eguaztenerako ipini dute, abenduaren 14an, 19:00etan, non eta Kultur Leioako 4. solairuan.

Urtzi Goiti leioaztarra da eta bertoko euskarari buruz gauza interesgarriak esango dituela adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, aurkezpenera hurbiltzeko gonbidapena luzatu dute Berbaldun egitasmoko lagunek.

Erlazionatuak

"Geure berbak, geureak direzelako"

Irantzu Sagarminaga Etxebarria 2016 aza 25 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun