Horrela, Leioako Udalak 34.013.578 euroko aurrekontua izango du 2017an; iaz baino %0,13 altuagoa izango da. Horregaz batera, erakunde autonomoen eta sozietate publikoaren aurrekontuak ere onartu zituzten: Soinu Atadia Fundazioak eta Udal Musika Eskolak 2.207.374 euro izango dute, eta Euskararen Erakundeak, berriz, 1.058.758,77 euro.