"Gu" antzezlan familiarra domekan, Borobil konpainiagaz

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 24a, 12:00
Tximinia-gizonek mundu gris bat sortu dute, kolorea kendu diote. Lurra salbatzen ahaleginduko dira herritarrak. © BOROBIL TEATRO

Borobil taldeak "Gu" antzezlana eskainiko du, Kultur Leioan, domeka honetan, otsailaren 26an. Obra hori 4 urtetik gorako ikusleei begirakoa da; eta euskaraz emango dute. Sarrerak 2,5 eta 5 euroan daude salgai. Emanaldia 18:00etan izango da.

Anartz Zuazuak zuzentzen duen lanak gure planeta jagoteko aldarrikapena plazaratu gura du; eta hori helburu agerlekura igoko dira Borobil antzerki-taldea osatzen duten hurrengo aktoreak: Asier Sota, Imanol Espinazo, Julen Vega eta Hanna Berry. "Itsas-hondora, oihanera... eroaten gaituzten keinuak, mugimenduak, umorea eta plastikotasuna uztartzen ditu antzezlanak; horrez gainera, irudi ederrak eta mezu sakona dauzka", konpainiakoek azaldu dutenez.

Txikientzat zein handientzat eginda dago "Gu"; izan ere, Borobil taldeko arduradunek nabarmendu dutenez, "umorea erabiliz, familia osoarentzako antzerkia egitea" da euren helburua. Hala, aktoreek garrantzi handia dute: "attrezzo-elementu gutxi erabiliz, ikusleek eszenario ezberdinetara bidaiatzea lor dezakete", aipatu dutenez. Zineman eta telebistan esperientzia handia dute Borobileko kideek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun