Ikasle-mugimenduak salatu duenez, ez da kasu bakar bat: "Hiru urtetan zehar inpunitate osoz emakumeak erasotzen ibili da, EHUko eraso sexisten aurkako prebentzio-protokoloak alferrikakoak direla erakutsiz". Horren aurrean, erasoa jasan duten neskek salaketa ipini eta ikasle-mugimenduagaz ipini dira harremanetan. Salaketei bide emanez, Ertzaintzak atxilotu zuen erasotzailea, eta Deustuko polizia etxera eraman zuen.
