Udako jaiak 2017

Zaletasun eta adin guztientzako hamaika ekitaldi Leioan, sei egunez

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 15a, 17:09

Leioan ere akelarrea egingo dute suaren inguruan.

Lau eguneko jaiak nahikoak ez direnez, egun bi gehiagoz luzatuko dituzte ospakizunak; aurreko aste-akabuko egunakaz. Hala, Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 16an eta 17an, hurrenez hurren.

Barikuan, hilaren 16an, musika-lehiaketako finalistak taularatuko dira Boulevarden ipiniko duten agerlekuan, 22:00etatik aurrera. Bertan, Bizkaiko hainbat talderen lanak entzuteko «aukera paregabea» egongo dela iragarri dute antolatzaileak. Izan ere, Dethlirium (Portugalete) eta Evil Seeds (Getxo) taldeek jardungo dute, Metal kategorian; Pop Rock kategorian, berriz, Mamagigi’s (Sondika) eta Zazkel (Zeberio) taldeek jarriko dute doinua. Hasiera batean, Ofiura (Bartzelona) taldea izan zen azken kategoria horretako finalistetako bat, baina, antolatzaileek ohartarazi dutenez, talde horrek ezin izango du finalean parte hartu. Hortaz, epaimahaiak bere garaian aukeratu zuen ordezkoa, Sondikako taldea, eta hori bera arituko da zuzenean bere azken lana aurkezten.

Kirol-ekitaldiak, jaien atarian

Jaiaz, musikaz eta askotariko kultur eskaintzaz gozatzeko aukera egongo da egunotan Leioan. Horrez gainera, kirolzaleek ere ederto pasatu ahal izango dute, hilaren 16tik aurrera askotariko kirol-lehiaketak egongo dira eta udalerrian. Egun horretan, barikuan, II. San Juan Esku Pilota Txapelketa jokatuko dute Sakoneta kiroldegian, 18:30etik aurrera. Hurrengo egunetan, berriz, munduko txapelketatxoa, kirol-eskolen erakustaldia, areto-futboleko txapelketak, padel-txapelketak eta borroka-arteen zein areto-dantzen erakustaldiak egongo dira, besteak beste. Horien denen berri emateko, jaietako liburuxkan kolore berezia eman diete jarduera horiei denei. Horrez gainera, umeen eta helduen XVII. Jota Txapelketa egingo dute, ekainaren 18an, domekan, Kandelazubieta plazan.

Trafikoa, jaiek iraun artean

Ohi legez, San Juan jaien ospakizunak direla eta, Leioako Udalak udalerriko trafikoa berrantolatuko du, ekainaren 16an eta 17an, eta ekainaren 22tik 25era. Horren denaren nondik norakoak azaltzeko, atal berezia ipini dute Udalak eta Jai Batzordeak jaien egitarauaren liburuxkan. Bertan, gainera, suak botatzen dituztenerako zer segurtasun-neurri hartuko dituzten ere emango dute aditzera.

Antzinako Eguna, berriro bueltan

Sua isiotu aurretik, Antzinako Egunaz gozatzeko aukera izango dute leioaztarrek. Izan ere, hilaren 17an, egun osoko egitaraua antolatu dute Boulevarden; euria eginez gero, berriz, Txomin Arestin eta Ikea Barrin egingo dituzte ekitaldiak. 10:30ean emango diote hasiera egitarauari, sukalki-txapelketaren izen-emateagaz. Ondoren, 11:30ean, zumba-saioa egingo dute, eta, 13:00etan, herri-kirolen erakustaldia egongo da. Ordubete geroago, sukalki-txapelketaren lapikoak aurkeztu beharko dituzte. Ostean, 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute. Arrastian, 16:00etatik aurrera, bingoa eta jolasak, zein sariak banatuko dituzte. 19:00etan, poteo musikatuan ibiliko dira, eta erromeriaz gozatu ahal izango dute.

Egitaraua

Ekainak 22, eguena

  • 11:30 Hirugarren adinekoakaz dantzan. Ikea Barri plaza.
  • 18:00 Hirugarren Adinekoen Jaia. Kandelazubieta kiroldegia.
  • 19:00 Txupinazoa botako dute eta pregoia irakurri, Mari Peparen eta Arloteren eskumenez. Udaletxean. Ondoren, kuadrillen jaitsiera.
  • 19:30 Animazioa Oihan Vegaren eskumenez. Boulevard.
  • 21:00 Txupinaren jaurtiketa eta txosnen irekiera. Txosnagunea.
  • 21:30 Saiheski-jana. Txosnagunea.
  • 22:30 Kontzertua, DJ Patrol Destroyer taldeagaz. Txosnagunea.
  • 23:00 Umore-bakarrizketak, Gorka Aginagalde eta Carolina Noriegagaz. Aldapa entzunaretoa.
  • 23:30 Erromeria, Oxabi taldeagaz. Boulevard.
  • 00:00 Kuadrillen musika, plater irekiak. Txosnagunea.

Ekainak 23, barikua

  • 12:00-15:00 Umeentzako ekintzak. Errekalde plaza.
  • 13:00 Bits-jaia. Euskal Etxeen plaza.
  • 17:00-20:00 Umeentzako ekintzak. Errekalde plaza.
  • 18:00 Kuadrillen arteko azeriaren ehiza (Txikiak). Pinosolo.
  • 18:00 Kuadrillen arteko azeriaren ehiza (Ertainak). Udondoko bulebarra.
  • 19:00 Kuadrillen arteko azeriaren ehiza (Nagusiak). J. R. Aketxe plaza.
  • 19:00 Umeentzako ikuskizuna, Sardina Freskue taldeagaz. Euskal Etxeen plaza.
  • 19:00 Txistularien kalejira.
  • 19:30 Dantzaldia, Amigos del swing taldeagaz. Ikea Barri Plaza.
  • 20:00 Ttek txaranga. Txosnagunea.
  • 20:00 Euskal Kirolaren Gala, Leioako Euskal Kirolzaleak taldeak antolatuta. Boulevard.
  • 20:30 Kuadrillen arteko Nagusientzako Jantzi Merkeen Lehiaketa. Kandelazubieta.
  • 22:30 San Juan Gaueko ikuskizuna, Hortzmuga Konpainiagaz. Boulevard.  
  • 22:30 Erromeria, Garilak 26 taldeagaz. Txosnagunea.
  • 23:15 San Juan sua isiotuko dute. Udaletxea.
  • 00:00 San Juan gaueko Akelarrea eta, ondoren, erromeria. Txosnagunea.
  • 00:15 Txokolate-jana. J.R. Aketxe plaza.
  • 00:30 Magia-umorea, Jon Zabal eta Los Taps taldeagaz. Aldapa entzunaretoa.
  • 00:30 Omenaldien gaua, Extremoduro eta Platero y tú taldeei. Boulevard.
  • 01:00 Erromeria, Garilak 26 taldeagaz. Txosnagunea.

Ekainak 24, zapatua

  • 10:00 Zatoz eskalatzera!. Boulevard.
  • 10:30 Kuadrillen arteko tortillen eta sandwichen txapelketak. Boulevard.
  • 11:00 Kuadrillen arteko herri-kirolak. Boulevard.
  • 11:45  Eskubaloi-partida. Sakoneta kiroldegia.
  • 12:00-15:00 Umeentzako jarduerak. Errekalde plaza.
  • 12:00-15:00 Ikusi Makusi, familientzako margo-tailerra. Ikea Barri plaza.
  • 12:30 Waterpolo-txapelketa; Pedro Parola VII. Memoriala. Sakoneta kiroldegia.
  • 13:00 Bits-jaia. Euskal Etxeen plaza.
  • 14:00 Kuadrillen arteko sokatira (Nagusiak). Boulevard.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria. Boulevard.
  • 17:00-20:00 Umeentzako ekintzak. Errekalde plaza.
  • 17:00 Eskalada Opena. Boulevard.
  • 17:30 Udal Eskupilota Eskolaren finalak. Sakoneta kiroldegia.
  • 17:30  Kuadrillen arteko txiki eta ertainentzako bestelako jolasak. Kandelazubieta.
  • 19:00 Kuadrillen arteko nagusientzako bestelako jolasak. Kandelazubieta.
  • 19:00 Txistularien kalejira.
  • 19:00 Umeentzako disko-festa. Euskal Etxeen plaza.
  • 19:30 Los Txikis taldearen kontzertua. Ikea Barri plaza.
  • 19:30 Esku Pilota partidak; Manolo Calvo I. Memoriala. Sakoneta kiroldegia
  • 21:00 Sardina-jana. Txosnagunea.
  • 21:00 Kuadrillen arteko txikientzako playbacka. Boulevard.
  • 22:00 Hoax Attack taldearen kontzertua. Txosnagunea.
  • 22:00 Kuadrillen arteko ertainentzako playbacka. Boulevard.
  • 22:00 Musika-umorea, Golden Apple Quartet taldeagaz. Aldapa entzunaretoa.
  • 23:00 Kontzertua, Guda Dantza taldeagaz. Txosnagunea.
  • 23:00 Kuadrillen arteko nagusientzako playbacka. Boulevard.
  • 00:00 Su-ikuskizuna, Pirotecnia Zaragozanaren eskumenez. Udaletxea.
  • 00:30 Kontzertua, Reincidentes taldeagaz. Txosnagunea.
  • 01:00 Disko-festa, Galkerregaz. Boulevard.

Ekainak 25, domeka

  • 12:00-15:00 Umeentzako ekintzak. Errekalde plaza.
  • 12:00 Kuadrillen arteko sokatira-txapelketa (Txikiak / Ertainak). Udondoko bulebarra.
  • 12:00 Kuadrillen arteko umeentzako jarduerak. Udondoko bulebarra.
  • 13:30 Kuadrillen arteko erlojupeko igoera (Txikiak / Ertainak). Aldapabarrena.
  • 13:30  Bertso-saioa: Igor Elortza, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Kerman Diaz. Ikea Barri plaza.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jarduerak. Errekalde plaza.
  • 17:00 Kuadrillen arteko txiki eta ertainentzako Jantzi Merkeen Lehiaketa. Aldapa entzunaretoa.
  • 18:00 Umeentzako ikuskizuna, Kantu Koloreren eskumenez. Txosnagunea.
  • 18:00 Dantza-erakustaldia eta erromeria, Gure Ohiturak Dantza Taldeak antolatuta. Boulevard.
  • 18:00 Kuadrillen arteko erlojupeko igoera (Nagusiak). Aldapabarrena.
  • 19:00 Umeentzako ikuskizuna, Iban magoaren eskumenez. Euskal Etxeen plaza.
  • 19:30 Larrain Dantza. Bulebarra.
  • 20:00 Txistorra-jana, Leioako Merkatarien Elkartearen eskumenez. Boulevard.
  • 21:00 Kuadrillen txapelketaren sari-banaketa. Boulevard.
  • 22:30 Azken traka eta jaien amaiera. Boulevard.

Egitaraua osorik ikusteko, sakatu hemen.

Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun