"Hilabeteko epea daukate etxe hori uzteko eta babes ofizialeko etxebizitza batera joateko", azpimarratu zuen Urbietak. Behin hitzarmena izenpetuta, etxe hori bota ahal izateko dokumentazioa prestatzen dabil Jaurlaritza; urbanizazio lanak "uztailaren amaieran" berrabiatu daitezkeela uste dute.