Udako jaiak 2017

Ospakizunez beteko da Ondiz baselizaren ingurua

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 30a, 12:30

Kuadrilla bat, bakailaoa prestatzen, Ondizko jaietan. © LEIOAKO UDALA

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Jaietako egitaraua

Irailak 1, barikua

  • 18:00 Txupinazoa; umeentzako puzgarriak eta tailerrak.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 23:30 Erromeria; mozorro-lehiaketa.

Irailak 2, zapatua

  • 18:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak.
  • 22:30 Kontzertua.
  • 23:30 Disko-erromeria.

Irailak 3, domeka

  • 18:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak.
  • 19:00 Ondizko X. Emakumezkoen Aurresku-txapelketa eta Bizkaiko 57. Aurresku-txapelketa.

Irailak 8, barikua (Andra Mari)

  • 11:00 Txistularien kalejira.
  • 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
  • 13:00 Nagusientzako luncha.

Irailak 9, zapatua (Andra Maritxu)

  • 11:00 Txistularien kalejira.
  • 12:00 Meza, ohorezko aurreskua eta Leioako kirol-kluben lore-eskaintza.
  • 19:00 Idi-probak.

Irailak 17, domeka (errepikapena)

  • 08:00-14:30 Txapelketa: bakailaoa bizkaitar erara; lur-sailen zozketa.
  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 14:30 Txapelketa: bakailaoa-kazolen aurkezteko epemuga.
  • 16:00 Igel-toka eta kuartan-txapelketa.
  • 18:00 Erromeria Alaiki taldeagaz, eta sari-banaketa.
  • 22:00 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun