Udako jaiak 2017

Tortillen eta paellen zaporea izango dute Udondoko jaiek

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 6a, 13:14

Udondoko jaietako paella-lehiaketa, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Etzi, barikuan, hasiko dira Leioako Udondo auzoko jaiak, Tolentinoko Nikolas Deunaren omenez. Ohi legez, lehiaketa gastronomikoak eta musika ez dira faltako.

Jaietako egitaraua

Irailak 8, barikua

  • 20:30    Spaghetti & Los Western elektrotxaranga, Sabino Aranatik hasita.

Irailak 9, zapatua

  • 09:00    Txupinazoa.
  • 09:30    Udondoko IX. Paella Txapelketa.
  • 11:00    Antzinako kotxe eta motorren erakusketa eta ibilaldia.
  • 12:00    Umeentzako puzgarriak, Euskal Etxeen Plazan.
  • 12:00    Bertso zirikatzaileak.
  • 14:30-15:00 Paellak aurkezteko denbora-tartea.
  • 16:00    Udondoko XV. Arrantza Txapelketa.
  • 17:00    IX. Mus Txapelketa.
  • 17:00    Umeentzako jolasak.
  • 18:30    Igel-toka, Udondo Tabernan.
  • 19:00    Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga.
  • 19:30   Sustraiak. Leioako Musika Banda, Udondoko bulebarrean.
  • 20:00    Paella- eta arrantza-txapelketen sari-banaketa; erromeria Batek Daki taldeagaz; eta Mozorro Gaua.
  • 24:00 Mozorro-lehiaketaren sari-banaketa.

Irailak 10, domeka

  • 09:30    Suziria.
  • 09:30    Meza, Ondizko baselizan.
  • 10:00    Nekazaritza-gaien erakusketa.
  • 11:30    I. Tortilla Txapelketaren hasiera.
  • 13:00    Ohorezko aurreskua eta ikurriñaren igoera, auzoko nagusiakaz; Udondoko nagusientzako luncha.
  • 13:30    Udondoko Txikiteroen poteo musikatua.
  • 14:30    I. Tortilla Txapelketaren sari-banaketa.
  • 16:00    Bingo musikatua.
  • 18:00    Gure Ohiturak dantza-taldearen erakustaldia.
  • 19:00    Txokolate-edana.
  • 19:30    Bilbainadak: Los Cinco Bilbainos.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun