Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Eguneko biharko ekintzak bertan behera utzi ditu Leioako Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 1a, 12:53

Pac-Man Dantz! dantzaldia egongo da. © KULTURKLIK

Euskara Nazioarteko Eguna dela eta, zapatu honetarako, abenduaren 2rako, herriko gazteentzat programatuta zeuden ekintzak (mahai-ingurua, skate- eta graffiti-tailerrak) bertan behera utzi ditu Leioako Udalak. Baina, domekako, abenduaren 3ko ekintzak mantenduko dira: txokolatada eta dantzaldia, Bulevarden.

Egitaraua

Abenduak 3, domeka

  • 11:30 Txokolate-edana, Boulevarden, 12:30ak arte.
  • 12:30 Pac-Man Dantz! dantzaldia, Boulevarden, 13:30ak arte.
  • 13:00 Txikiteroen kantu-jira. Boulevardetik, Luis Bilbao Libano kaletik eta Euskal Etxeen plazatik ibiliko dira, 15:00ak arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun