Ugartek gogoratutakoaren arabera, idatziz erantzuteko galdera egin zion Eusko Jaurlaritzari, gai honen inguruan: "gaur egun, lan horiek egiteko aurrekontu-partidarik ez" dagoela esan omen zioten. Arantza Tapia sailburuak, ostera, "Leioako Udalagaz elkarlanean" dabiltzala adierazi zuen. EH Bilduko legebiltzarkidearen ustez, "ematen du ez dutela ezelako erabakirik hartu gura". Ugarteren berbetan, "Eusko Jaurlaritzak ezin du ezertxori ere ez erantzuteko jarrera hartu; proiektu honen bideragarritasuna eta egokitasuna berraztertu beharko lukete".