Eguaztenera arte daukate Mivarikarrek eta Vicrilako langileek akordioa lortzeko

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 12a, 11:08

Behargin bat Vicrilan lanean. © LEIOAKO UDALA

Barikuan egin zuten lehenengo batzarra; lau orduren ostean, "ez zen aurrerapauso nabarmenik egon", sindikatuetako iturrien arabera. Gaur daukate bigarren hitzordua.

Lamiakoko Vicrila beirategiaren likidazio-prozesuaren ardura daukan konkurtso-administrazioak egokienatzat jo zuen Mivaricar S.L. enpresak egindako eskaintza, joan den astean. Daborduko biltzen hasi dira lantegia hartu gura duen sozietatearen eta bertoko langileen ordezkariak, baldintzak zeintzuk izango diren adosteko: langileen kaleratzea, soldaten murrizketa... Bost eguneko epea daukate hitzarmena lortzeko; eguaztenean amaitzen da hori. Horren ostean, akordiorik balego, Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiari jakinarazi beharko liokete. Horrek erabakiko du aurkeztutako hiru enpresetatik (Mivaricar, Sherpa eta Idurgo) zeinen eskaintza ontzat hartzen duen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun