Leioako tranbia izan da berbabide eguazten honetan, Eusko Legebiltzarrean Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean, EH Bilduren ekimenez. Hala, Leioako EH Bilduko ordezkariak legebiltzarrera hurbildu dira eztabaida zuzenean jarraitzera. Aritz Tellitu zinegotzi leioaztarrak adierazi duenez, "Legebiltzarreko talde desberdinek gero eta argiago ikusten dute EH Bildutik urteetan defendatu duguna. Egungo proiektuari alternatiba bat bilatu behar diogu, leioaztarren beharrizanak kontuan izango dituena".
Gaurko eztabaidan egindako balorazioan, metro geltokia eta EHUko campusa lotuko dituen alternatiba defendatzen dutela adierazi du Leioako EH Bilduko bozeramaileak, "tranbiak eragingo dituen kalteak sortuko ez dituena". Izan ere, Sabino Arana oinezkoentzat gura dute.