Leioako udal-webgunean eta udal-aldizkarian Sabino Arana kalearen birmoldatze lanak udagoienean hasiko direla aipatu dute agintari leioaztarrek. "Lehenago ere Gabonen ostean hasiko zirela esan zuten, bertoko saltokien Gabonetako salmentak ez oztopatzeko, baina proiektua eta bere finantzazioa ez ziren otsailaren 22ra arte onartuak izan", azaldu du Ruben Belandia eledun daukan Esnatu Leioak. Udalak egindako iragarpenen ostean, lanei ekiteko bete behar diren epeak zerrendatu ditu alderdi horrek.