Askartza Waterpolo igoera barik geratu da

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 8a, 16:48
Askartza eta 9802 B taldeetako jokalariak. © ASKARTZA

Leioako emakumezkoen waterpolo-talde biek emaitza ona izan zuten joan den domekan Estatuko Lehenengo Mailara igotze-faseetan. Askartza hirugarren sailkatu zen etxean jokatuta. Leioa Waterpolo B, ostera, laugarrena izan zen, Madrilen burutu zen beste igotze-fasean.

Euskadiko Igeriketa Federazioak laburtu duenez, "ez zen posible izan": Askartza Claret waterpolo-taldea bere helburuaren atarian lotu zen. Leioaztarrek galdu zuten Marbellaren aurkako partidua finalerdietan, azken segundoan andaluzek gol bat sartu baitzieten. Beraz, ezin izan zuten finalean lehiatu Bigarren Mailara igotzeagatik. Dena den, kontsolamendu-finalean derbia irabazi zioten 9802 B talde nafarrari.

Bitartean, Madrilgo Alcorcón herrian, Leioa Waterpolo B talde gaztea estreinatu zen Espainiako Txapelketa horretan, inolako presio barik, talde nagusia daborduko Bigarren mailan dagoenez ezin zirelako mailaz igo. Dena den, leioaztarrak finalerdietara sartu eta laugarren sailkatzen lortu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun