Udalak “neurri gogor” hori “hartu behar izan du segurtasunagatik eta erantzukizunagatik”, udaletxetik zabaldu dutenez. Nabarmendu dutenez, ipinitako barrakek “ez dute kontrol teknikoen baimena lortu oinarrietan finkatutako neurriak baino handiagoak direlako”.
Hala, Udalak ferianteen elkartearen esku utzi du neurri fisikoak eta segurtasun neurriak beteko dituzten barrakak ezartzea, udal-baimena jaso dezaten.