Atzo izandako kontzetrazioetan EHUn lau urtean gertatu den bigarren heriotza salatu eta "langileek lan egiteagatik haien bizitza arriskuan ez ipintzeko daukaten eskubidea berma diezaiela" eskatu zioten EHUko Zuzendaritzari. Modu berean, ordutik hona ez dutela Osalanek egin behar duen ikerketaren berri izan ere adierazi zuten LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuetako ordezkariek. Unibertsitateak, istripua izan zen emergentziazko atetik ikastegira sartzeko baimenak bertan behera utzi izanaz gainera, bestelako neurri prebentiborik edota zuzentzailerik hartu ote duen argitu ez izana ere salatu zuten bertaratutako langileek.
Ekonomia
Leioa
2018-07-11 11:19
Lankide baten heriotza salatu dute Leioako campusean
Leioako campusean 70 langile inguruk parte hartu zuten atzo sindikatuek deitutako kontzentrazioan, Leihoa.info agerkariak jakinarazi duenez. Hilabete eta erdia koman egon ostean, bariku arrastian zendu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako langile bat; lantokian izan zuen istripua, maiatzaren 21ean.

Zu zara giltza
Ez utzi biharko; egin zaitez HIRUKAlagun
Egoera ekonomikoak itolarrian utzi du HIRUKAren proiektua; aurrera egiteko, ezinbestekoa da zure laguntza. Utzi bazterrean axolagabekeria, eta babestu euskarazko prentsa.
Egin zaitez HIRUKAlagun! Urtean 35 euro baino ez dira.