Aipatutako kazetak zabaldutakoaren arabera, beste gizonezko baten ADNa aurkitu zuten biktimari egindako miaketan: akusatuaren pisu-kidea zen adingabeko bati leporatzen diote bortxaketa; uztailean atxilotu zuten Parisen eta litekeena da adingabekoen epaitegi batean epaitzea.
Biktimak ustezko gaizkilea bisualki identifikatzeko moduaz ere "zalantzak" ei dauzkate epaileek. "El Correo" egunkariak dioenez, "biktimaren arabera, ertzainek epaitu duten gizonezkoaren argazki bat erakutsi zioten. Poliziek, ordea, emakumeak patruila-autoan ospitalera eroateko zain zegoenean identifikatu zuela esan zuten epaiketan".