Leioako Halloween-gaueko ustezko bortxatzailearentzat, 9 eta 12 urte arteko espetxe-eskaera

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 5a, 11:31

Ehunaka herritarrek salatu zuten sexu-erasoa.

Duela bi urte, Halloween-gauean, ustez 14 urteko emakumea bortxatu zuen gizonaren kontrako epaiketa sententziaren zain dago, "El Correo" egunkariak zabaldu duenez. Gertaeran izan zirenean 18 urte zeuzkan mutilarentzat 9 urteko espetxealdia eta 12 urteko urruntzea eskatu du fiskalak. Biktimaren sendia ordezkatzen duen akusazio partikularrak, ostera, 12 urteko kartzela-zigorra eskatu du.

2016ko azaroaren 1ean, goizaldeko 02:45ak aldera izan zuen sexu-erasoaren berri Ertzaintzak; Elexalde auzoan gertatu zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutarazitakoaren arabera, gizonezko gazte bat atxilotu zuten 03:30 aldera, sexu-erasoaren ustezko egilea delakoan. Neskatoa Gurutzetako ospitalera eroan zuten, eta mediku forentsearen zaintzapean utzi; etxean da daborduko. Ustezko erasotzailea, 18 urteko mutil bat, Getxoko epaitegiaren esku lotu zen, nahiz eta karguakaz aske geratu zen epailearen aurretik pasa eta gero. Hurrengo egunean, azaroaren 2an, ehunka herritar batu ziren iluntzean Leioako Boulevarden, sexu-erasoa eta indarkeria matxista salatzeko. Leioako Udalak gogor gaitzetsi zuen gertaera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun