Guztira, 2,1 milioi euroko inbertsioa eskatzen duen soluzio mekanikoak, Lamiakoko metro geltokiaren aurrean dagoen Langileria kalearen eta Txorierri auzoaren arteko maila aldaketa gaindituko du; izan ere, gertu dagoen arren, askoz altuago dago.
Lanek oinarrizko lau elementu izango dituzte: hormigoi armatuzko hobi korritu inklinatua, igogailuaren kabina panoramikoa eta geltoki bi. Modu berean, beste batzuen artean, hiriko altzarien kokalekua, hainbat motatako argiztapen publikoa, espaloiak, euspeneko hormak eta eskailera erantsia ere jasoko ditu.