"Urtean zehar, Leioan egiten den ekitaldi garrantzitsuenetakoa den horren helburua Leioaren eta bertako biztanleen arteko loturak estutzea da, kultur eta kirol elkarteak, ikastetxeak, auzokideen elkarteak, auzoetako kultur aretoak, enpresak… elkartzeko topalekua sortuz. Hau da, Leioan eta Leioaren alde lan egiten duten guztiak elkartzeko lekua", adierazi dute Udaletik.
Horrela, ospakizunaz baliatuz, Leioako Udalak jendaurreko aintzatespena egiten die udalerriaren alde egindako lanarengatik nabarmendu diren erakundeei eta pertsonei, Leioa Sarien bitartez. Aurtengo edizioan Zazpi Mikologia Elkarteak jaso du. "Gutxi dira lortu dutenarekin harro senti daitezkeen elkarteak, eta Udala eurekin batera, honaino heldu izana bere bazkideen ilusioari eta lan egiteko gogoari esker", adierazi du Mari Carmen Urbieta alkateak, Zazpi Mikologia Elkarteak bete duen mende laurdena aipatuz.