Tentsio-uneak eguerdian hasi da. Ordu horretan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle-asanbladako hainbat kidek performance bat egin dute fakultatearen barruan: bideo-kameraz mozorrotu dituzte euren buruak eta "egunero gure larrutan pairatzen dugun kontrol soziala bueltatu" diete Delta enpresako guardiei: Gune Askea deritzoten ikasleen gunea zaintzen ohi duen zaindaria zelatatzen ibili dira gisa horretan. Hilabeteak dira ikasleek guardien eta bideo-kameren "presentzia itogarria" salatzen dituztela.
Performancea egin eta ordu bat beranduago, Ikasle Abertzaleak erakundeak salatu du guardiek Gune Askean sartzeko ahalegina egin dutela, "ikasle bat identifikatzeko" asmoz eta Ertzaintza deitzeko "mehatxatu" dutela. Argia-ren arabera, "ikasleetako batek botila bat jaurti" du eta guardiek ikaslea identifikatu gura izan dute. Leioatik!-ek azaldu duenez, zaindariak oldartu zaizkie ikasleei eta Gune Askearen sarrera inguratu dute. Hala, gazteek erabaki dute denak batera ateratzea, identifikazioa oztopatzeko. Halere, Deltako guardiek jarraitu diete campusetik eta oztopatu dute Leioatik!-eko kazetarien lana.
Kalejira autobusetan amaitu da, eta bertan, zaindariek Bizkaibuseko autobus bat gerarazi eta bertara igo dira, identifikatu gura izan duten ikaslea bertan zegoelakoan. Horren berri ematen zebiltzan kazetariari sakelako telefonoa kendu dio orduan Delta enpresako guardia batek, indarrez.
Gertatutakoa salatzeko, mobilizazioa iragarri du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle-asanbladak, datorren azaroaren 29rako, "Kontrol sozialik ez! Seguratak kanpora!" goiburupean.
Leioatik!-en kontakizuna, txiotan
ADI Seguratak ikasleen aurka oldartu dira GKZ fakultate barnean. Lauzpabost seguratak Gune Askea inguratu dutr ikasle bat identifikatzeko eta zipayoei deitzearekin mehatxu eginez.
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Ikaskeek seguraten errepresioari aurre eginez, denak batera irten dira Gune Asketik, baina hauek fakultatean zehar segitu diete pic.twitter.com/oVNgBLPIhj
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Seguratek uneoro ikasleen aurka jarrera oldarkorra erakutsi dute eta fakultate guztian zehar segi diete. Behin Mikel Laboa plazan seguratak Leioatikeko kideen aurka oldartu dira gertatzen ari zena grabatzeagatik. pic.twitter.com/uPGCiaXzTM
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Seguratek ikasleei autobuseraino segi diete eta bertan bus bat geratu dute barnealdean zen ikasle bat identifikatzeko asmoz. pic.twitter.com/xyXph8dX0r
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Azkenik, segurata bat Leioatikeko kide baten aurka berriz ere oldartu eta mugikorra kendu dio indarrez. pic.twitter.com/vUjCff6WzE
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Gaurkoa, ikasturte hasieratik @GKZasanblada ko kideak salatzen dabiltzan kontrol sozial itogarriaren beste eredu bat izan da. Honen aurrean, gaur bertan asanbladako kideek mobilizazio baten berri emango dute.
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)
Eman du @GKZasanblada k mobilizazioaren berri, azaroak 29an kontrol sozialaren aurka batzera deitu dituzte campus eta fakultate guztietako ikasleak. pic.twitter.com/FbyanaRF0s
— Leioatik! (@Leioatik) 2018(e)ko urriaren 31(a)