Azaroak 25

Leioan barikuan eta domekan batuko dira emakumeenganako indarkeriaren kontra

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 22a, 16:56

Udal-arduradunak eta Andrak elkarteko zein Gurekin ekimeneko kideak Emakunderen autobusean. © LEIOAKO UDALA

Azaroaren 25eko ekimenen artean, ohi den legez, Leioako hainbat ikastetxetako neska-mutilek ere salatu egingo dute emakumeenganako indarkeria; Udalaren Berdintasun Saila hezkuntza-zentroakaz elkarlanean dabil, hainbat ekintza aurrera eroateko.

Berbarako, bariku honetan, azaroaren 23an, eurentzat, elkarteentzat eta, oro har, herritarrentzat deitutako kale-agerraldian parte hartuko dute ikasleek. Elkarretaratzea 12:00etan izango da, Boulevarden. Domekan ere kontzentrazioa egongo da toki eta ordu berberetan.

Jarduerei jarraituz, udalerriko ikastetxe denetan egingo dute tapoi-batzea; batutako tapoiak diruagaz trukatuko dituzte. Horregaz batera, "Jaia geurea, gauean ere bai" goiburua erabiliz, kartel-lehiaketa antolatu dute; ikastetxe denen artean egingo da eta kartel irabazlea 2019ko jaietan erabiliko da eraso sexisten kontrako irudi legez. Modu berean, hezkuntza-zentro irabazleak tapoi-bilketan lortutako dirua jasoko du.

Ekitaldiak martxan

Andrak emakumeen elkarteak Udalagaz batera antolatutako ekitaldiei martitzenean hasiera eman zieten, azaroaren 20an. Egun horretan berbaldia egin zuen Aleida Quintana feministak eta gizarte-antropologoak. Gaur, berriz, genero ikuspegitik, afektibitate-eta sexualitate-heziketa sendiakaz lantzeko tailerra egingo dute, 18:00etatik 20:00etara arte, Kultur Leioako prentsa-aretoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun