“Hasierako eskaintzan aurreikusita ez ziren hobekuntzak” gehitu dituela adierazi du Udalak: “Alde batetik, asteburuetako gaueko ibilbidea, hau da, gautxoria. Bestetik, maiztasuna: lehenengo linean 20 minutura jaitsi da, gainontzeko lineatan maiztasuna 30 minutukoa izanik”.
Gainera, mugikorretarako aplikazioa erabilgarri izango da ere gaurtik aurrera, autobusa unean-unean non dagoen eta geltoki bakoitzera zenbat minutuan ailegatuko den ohartaraziko die aplikazioak erabiltzailei.