De Miguel auziaren epaia

Bost urteko espetxe-zigorra Iñaki San Juan zinegotzi ohiaren aurka

Unai Brea 2019ko abe. 17a, 17:57

De Miguel auzia dela eta ustelkeriaren aurka egindako mobilizazioa. CC BY SA-HALA BEDI

Euskal Herriko ustelkeria-kasurik mediatikoenetako baten epaia eman du gaur Arabako Probintzia Auzitegiak. "De Miguel" izenez ezaguna den auzian, epaileek espetxe-zigorrak ezarri dizkiete 26 auzipetuetako zortziri (denak EAJko kideak izandakoak edo alderdi horregaz lotura edukitakoak), horien artean 1999-2003 bitartean Leioan zinegotzia izandako Iñaki San Juani. Bost urteko zigorra ipini diote San Juani, fiskaltzak eskatutakoa baino bi gutxiago.

Kultura zinegotzia izan zen Iñaki San Juan, eta "De Miguel" auzian ikertutako hainbat enpresa kudeatzen zituen. Gaur emandako epaiaren arabera, frogatutzat geratu da hainbat delitu egin zituela auziaren barruan, besteak beste influentzia-trafikoa eta ezinbesteko laguntza ematea prebarikazio-delitu baterako eta diru publikoa bidegabe erabiltzeko.

Fiskaltzak San Juanentzako egindako lehenengo zigor-eskaria hemeretzi urteko espetxealdia izan zen, gerora zazpira jaitsitakoa. Azkenik, bostekoa izan da zigorra, aldi baterako kargu publikoak izateko eskubidea galtzeaz gain.

Epaia publiko egindakoan, auziko fiskalak, Josu Izagirrek, adierazi du epaiketan argi geratu dela legez kanpoko komisioak kobratzeko antolatutako sare bat egon dela. Zigorra jasandakoek helegitea aurkeztu ahal izango dute EAEko Auzitegi Gorenean.     

Erlazionatuak

Gaur hasi da De Miguel auziko epaiketa

Iker Rincon Moreno 2018 urt 08 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun