EAEANek dioenez, Udalak 658.000 euro ordaindu behar dizkie (eta beste 200.000 inguru gastu eta interesengatik) Pinosolo aldi baterako enpresa-elkartea (ABEE) osatzen duten enpresa biei, Viuda de Sainz eta Aros, Pinosolon kiroldegi bat egiteko kontratua eteteagatik. Lan haren esleipen-prozesuan irregulartasun larriak izan zirela frogatu ostean erabaki zuen Udalak kontratua haustea.
Enpresek epaitegietara jo zuten, eta ordutik hainbat epai eta helegite izan dira, batzuk Udalaren aldekoak eta beste batzuk ABEEaren aldekoak. Auzitegi Nagusiak eman berri duenaren arabera, kalte-ordaina pagatzea dagokio Leioari.
Udalak atzo azaldu zuenez, Bozeramaleen Batzordeak epai horren kontra jotzea erabaki du; honenbestez, osoko bilkurari proposatuko dio helegitea aurkezteari oniritzia eman diezaiola. Hala ere, "kautelazko neurri gisa", EAEANek ezarritako kalte-ordaina ordainduko du lehenik.