Batukadaz eta autodefentsaz gain, Jabekuntza Eskolak beste tailer batzuk ere baditu programatuta eta oraindik horietan izena emateko aukera dago. Besteak beste, mindful eating tailerrerako azken lekuak geratzen dira eta martxoaren 12an emango den Belaunaldien arteko ahizpatasun feminista berbaldirako ere badute lekua oraindino. Bestalde, daborduko izena eman daiteke zahartze feministaren inguruko hitzaldi denetarako.