Udalak gogorarazi duenez, prozesuaren lehenengo fasean norberak gura zuen proposamena egin zezakeen, hiru astez horretarako bideak erabilita. Hemendik aurrera, teknikariei dagokie batutako proposamenak aztertzea eta bideragarriak ote diren esatea. Galbahe-lan horren emaitza udal-webgunean argitaratuko da apirilean.
Aste Santu ostean (hala dago aurreikusita behintzat) hasiko da azken fasea. Horretan, herritarrek aukera izango dute aukeratutako proiektuetatik (8-12 inguru) lehentasuna zeintzuk izango duten bozkatzeko. Fase horretan, berriro ere informatzeko berbaldiak emateaz gain eta bestelako kanalak antolatzeaz gain, Leioako institutuetan Batxilergoko lehenengo mailan dauden ikasleei galdetiko zaie, Udalak iragarri duenez. Aukeratutako proiektu-sorta ekainean guztiz finkatuta egotea da asmoa.