Banaketa zelan egingo duten zehaztu dute: "Bizilagunen komunitate askotan, presidenteak arduratuko dira etxe bakoitzeko ateetan uzteaz, eta, beste kasu batzuetan, Enviser enpresaren eta zenbait finka-administratzaileren laguntza izango dute". Gainera, hainbat herritar ere prest agertu dira maskarak banatzen laguntzeko.
Maskarakaz batera, haiek ondo erabiltzeko argibideak eta higiene-aholkuak dituen liburuxkak bere emango zaie leioaztarrei.