Koronabirusa Uribe Kostan

Lamiakok jai "birtualak" izango ditu

Erredakzioa 2020ko mai. 24a, 12:37

Lamiakoko jaien artxiboko irudia.

Ohiko moduan ezin egin, baina azkenean jairik ez da faltako Lamiakon aurten. Antolatzaileek egitarau "birtuala" prestatu eta sare sozialen bidez zabaldu dute, nork bere etxetik jaietan parte har dezan.

Hona hemen 2020ko San Maximo jai birtualen egitaraua:

Maiatzak 29, barikua

  • 16:30  Txupinazoa eta jaien hasiera.
  • 17:30  Balkoi-lehiaketa. jai-batzordeko kideak Langileria kalean zehar ibiliko dira, eta dekoratutako balkoien argazkiak egingo dizute. Balkoirik edo terrazarik ez dutenek, edo Lamiakon ez bizi direnek, argazki bat bidaliz (balkoiriki ez izatekotan, dekoratutako leiho batena) parte hartu ahal izango dute batzordearen helbide elektronikora.
  • 23:00  Lamiako Maskaradaren emanaldia, zuzenean Telebilbaon.   

Maiatzak 30, zapatua

  • 10:30  Txupinazoa.
  • 11:00  Pintura-lehiaketa. Adin denetakoek hartu ahal izango dute parte, margolanak batzordearen helbide elektronikora bidaliz. Irudiaren beheko aldean "Lamiako jaiak 2020" esaldiak agertu behar du, marrazkiak zuenak direla segurtatzeko. Gainera, jaiakaz zerikusia duen zeozer izan behar dute. Lanak entregatzeko ordutegia 11:30etik 13:00etara izango da.
  • 13:00  Gastronomia-lehiaketa. Platera norberak aukeratuko du. Egiteko zailtasuna eta aurkezpena hartuko dira kontuan. Ohar garrantzitsua: batzordearen posta elektronikora argazki bat bidali beharko da platerari eutsiz, gerritik gorakoa. Entregatzeko ordutegia 14:00etatik 15:30era izango da.
  • 18:30  Mozorro-lehiaketa. Ez da gai zehatzik egongo, mozorroaren originaltasuna hartuko da kontuan. Argazkiak bidaltzeko ordutegia 19:00etatik 20:30era izango da.
  • 21:00  Disko-festa: Galker. Zuzenean etxeetatik. Batzordeak link bat bidaliko du edozein gailu digitaletatik ikusi ahal izateko. Dantzarazteaz gain, Galkerrek erronkak ipiniko dizkigu bere emanaldian.

Maiatzak 31. domeka

  • 11:00  Txupinazoa.
  • 11:30  Argazki-lehiaketa. Argazkiek Lamiakon egindakoak izan beharko dute (zaharrak edo oraingoak). Originalenak edo epaimahaia gehien hunkitzen duenak irabaziko du (jai-batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia oraingoan). Parte-hartzaile bakoitzak gehienez argazki bi bidali ahal izango ditu batzordearen posta elektronikora. Lanak entregatzeko ordutegia 11:30etik 13:30era izango da.  
  • 17:30  Playback-lehiaketa. Bideoak gehiegizko pisua eduki dezakeenez, Drivera igo beharko da, eta batzordeagaz partekatu. Ondo ahoskatzea, dantza eta originaltasuna hartuko dira kontuan, eta aurreko lehiaketetan bezala, norberak gura duen kantua aukeratu ahal izango du. Entregatzeko ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da.   
  • 20:30  Jaien amaierako traka handia. Irten balkoi eta leihoetara traka entzuteko.

Lehiaketetarako argazki eta bideo denak honako helbidera bidali behar dira: lamiakojaiak@hotmail.es

Batzordeak aste-akabuan zehar erabakiko du irabazleak nortzuk diren, eta haien izenak Lamiako Jaiak-en sare sozialen bitartez jakinaraziko dira.

Erlazionatuak

Lamiakoko jaiak, bertan behera

Iker Rincon Moreno 2020 mai 01 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun