Etxeetan egiteko ekintzakaz ospatuko dituzte Txorierri auzoko jaiak, zapatuan

Erredakzioa 2020ko eka. 3a, 19:44

COVID-19a dela eta, egun bakarrean egingo dira aurten Txorierriko jaiak, ekainaren 6an (zapatua). Facebook bidez parte hartu ahal izango da leihaketetan, eta irabazleen izenak astelehenean jakinaraziko dituzte.

Hau da jai-egitaraua:

  • 10:00  Leiho eta balkoien apainketa, jaietako zapiak eta irudimena erabiliz. Bidali argazki bat!
  • 11:00  Kendu pijama eta jantzi mozorroa! Egin argazki bat zure etxeko photocallean.
  • 12:00-15:00  Auzoko umeentzako sorpresa, Nerea autozerbitzuan (dendaren inguruan ez pilatzeko eta segurtasun-neurriak betetzeko eskatu dute, maskara jantzita eroatea barne).
  • 12:30  Tortilla-txapelketa, bakoitza bere sukaldetik. Prestatu bitartean egindako bideo dibertigarriena ere baloratuko da. Osagaiak, gura beste.
  • 14:30  Herri-bazkaria, bakoitza bere etxean. Menua: tortilla.
  • 16:00  Zinema, egongelan.
  • 18:00  Bachata-eskola zuzenean, jai-batzordearen Facebook orrian.

Leiho eta balkoien apainketa-lehiaketaren, tortilla-lehiaketaren eta mozorro-lehiaketaren argazki eta bideoak jai-batzordearen Facebok orrian ipini ahal izango dira, edo posta elektronikoz bidali biforjaibatzordea@hotmail.com helbidera (bigarren kasuan, ez dira argitaratuko).  

Lehiaketetan parte hartzeko zapatu gauerdia baino lehen bidali beharko dira argazki eta bideoak. Irabazleen izenak astelehenean argitaratuko ditu jai-batzordeak bere Facebook orrian.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun