Koronabirusa Uribe Kostan

Leioako udako jai denak, bertan behera

Unai Brea 2020ko mai. 13a, 12:40

Iazko San Juan jaien irudi bat.

Iragarrita zegoen aurten ez zela jairik egongo Lamiakon, eta bart jakinarazi du Leioako Udalak gainerako auzoetako jaiak, baita sanjuanak ere, bertan behera uztea erabaki duela koronabirusa dela eta. Erandiok hartutako bide beretik, jaietarako izango zen dirua pandemiak kaltetutakoei laguntzera bideratuko dute. 

Sanjuanak ez ospatzeaz gain, Udalak Lamiakoko, Txorierriko, Pinuetako, Santimamiko, San Bartolomeko, Ondizko, Udondoko eta Txopoetako jai-batzordeaz adostu du auzoetako jaiak ere bertan behera uztea. "Eskerrak eman nahi dizkiegu udal-langileei, kultur eragileei, txosnen batzordeari, kultur kirol- eta gizarte-elkarteei eta, oro har, Leioako gizarte osoari, jaiak prestatzen egindako lanarengatik eta hartutako konpromiso handiarengatik", adierazi dute.

Jaietarako izango zen aurrekontuaren zatia tokiko ekonomia suspertzeko eta COVID-19 epidemiaren ondoriozko krisia gehien jasaten dutenei laguntzeko erabiliko dutela azaldu dute. Iban Rodriguez alkatearen esanetan, hartutako neurriak laguntza-politika berriak diseinatzeko balioko du, daborduko iragarri direnak indartzeaz gain.

Erlazionatuak

Lamiakoko jaiak, bertan behera

Iker Rincon Moreno 2020 mai 01 Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun