Zainduz programak hainbat saio eskainiko ditu online ekainean

Erredakzioa 2020ko eka. 8a, 10:31

© LEIOAKO UDALA

Mendekotasuna edota desgaitasuna dutenen zaintzaileei hainbat prestakuntza-saio eskainiko dizkie Zainduz programa hilabete honetan. Saiook online egingo dira, baina nahikoa izango da internet duen mugikorra izatea.  

Saio hauek eskainiko dituzte: erlaxazio-tailer bi, ekaineko eguen guztietan (11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara). Ekainaren 15ean eta 16an, 17:00etan, tailer bat egingo da etxean mendekotasuna duten senideak suspertzeko moduaz. Azkenik, COVID-19aren garaiko dueluen eta galeren gaineko mintegi bat egingo da, hilaren 29an, hori ere 17:00etan.

Udalak azpimarratu du saioak oso eskuragarriak izango direla, eta edonork jarraitu ahal izango dituela ordenagailua eduki barik edo informatikaz jakin barik. "Internet duen mugikorra behar da,, besterik gabe". Informazio gehiago eskatu gura duenak 649 529 874 telefono-zenbakira dei dezake.

Iaz Leioako 263 herritarri eman zien laguntza Zainduz programak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun