Irudiok sare sozialetan (Twitter eta Facebook) partekatzera ere deitu dute, #LeioakoJaiakEtxean2020 traola erabilita. Gainera, San Juan egunaren bezperan, ekainaren 23an, bakoitzak bere etxetik mugikorraren edo linterna baten bidez Leioa argiztatzeko eskatu dute antolatzaileek.
Apaindutako balkoi eta leihoen argazkiak infokultur@leioa.net helbidera bidali beharko dira. Era berean, helbide horretara aurreko urteetako jaien argazki gustukoenak bidaltzeko eskaria zabaldu dute, ekainaren 10a baino lehen. Argazki horiek erabiliz jaietako momentu onenen laburpen-bideoak egingo dituzte, eta YouTube bidez emango dituzte, egitarau honi jarraituz:
Ekainak 13, zapatua
10:00 Antzinako Eguna.
Ekainak 14, domeka
12:00 Jota Txapelketa.
Ekainak 19, barikua
19:00 Pregoia eta txupinazoa.
19:15 Koadrilen jaitsiera.
20:00 Txosnak.
Ekainak 20, zapatua
11:00 Koadrilen herri-kirolak.
12:00 Tortilla- eta sandwitx-txapelketa.
13:00 Koadrilen bazkaria.
19:00 Koadrilen playback-txapelketa.
21:00 Ikuskizunak.
Ekainak 21, domeka
12:00 Elizaurreko aurreskua.
18:00 Dantza-alardea.
19:00 Koadrilak: Soineko merkea.
Ekainak 22, astekehena
17:00 Umeen jarduerak.
17:30 Kronoeskalada / koadrilen probak / Azeriaren ehiza.
18:00 Kirol-probak.
Ekainak 23, martitzena
19:00 Euskal kirolaren eguna.
22:00 San Juan gaueko ikuskizuna eta akelarrea.
23:00 San Juan sua.
Ekainak 24, eguaztena
12:00 Ohorezko aurreskua.
13:00 Jai-giroa Leioan.
21:00 Koadrilen sari-banaketa.
21:30 Traka eta jaien amaiera.