Udalak hainbat neurri hartu ditu kiroldegietara joaten diren pertsonen segurtasuna bermatzeko. Sakonetan, oraingoz, kale bat erreserbatu ahal izango da pertsonako eta orduko, eta 4 urtetik beherakoek igerileku txikia erabili ahal izango dute abonurik gabe, baina erreserba adin nagusiko pertsonak, abonatuak eta adingabearen laguntzaileak egin beharko du. Era berean, dibertsitate funtzionala duten abonatuak laguntzaileagaz ere sartu ahal izango dira.
Torresoloko aire zabaleko igerilekuetan, berriz, 400 lagunentzako lekua egongo da, goizez (10:00-15: 00) eta arratsaldez (16:00-21: 00). Instalazioak 15: 00etatik 16: 00etara itxiko dira, garbiketa- eta desinfekzio-lanetarako.
Abonatuek erreserbak egin ditzakete Sakonetako telefonoan (94-400 80 59) barruko edo kanpoko igerilekuetarako, edo Torresoloko telefonoan (94-600 44 75), kanpoko igerilekuetarako bakarrik.
Segurtasuna bermatzeko, instalazioak erabiltzeko protokoloak aldatu dira. Besteak beste, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea instalazioetara sartzeko eta derrigorrezko distantzia utzi ezin denerako. Urruntzea errazteko, sarrerako eta irteerako zirkuituak ezarriko dira, itxaroteko guneak mugatuz. Gainera, nahitaezkoa izango da txankletak erabiltzea instalazio bietan.