Berrogeialdiaren ostean matxismoak bizirik dirauela eta horrek "egunero-egunero" emakumeak erailtzen dituela salatu zuen atzoko elkarretaratzean Leioako Sutea talde feministak. Hala, horri aurre egin behar zaiola eta kaleak "berriz" hartu behar direla aldarrikatu zuten emakumeek. Era berean, babesa eta elkartasuna adierazi zizkioten joan den martitzenean erasoa jasan zuen emakume leioaztarrari.