Koronabirusa Uribe Kostan

UdaLeioan programaren bigarren zatia, bertan behera

Erredakzioa 2020ko uzt. 20a, 21:34

© LEIOAKO UDALA

Osasun-krisia larriagotu egin da, eta ondorioen artean dago gaurtik aurrera bertan behera geratu izana UdaLeioan programaren bigarren hamabostaldia. Hala erabaki du Leioako Udalak, Eusko Jaurlaritzak udalekuak debekatuz emandako ebazpenari men eginez.

Udal-iturriek adierazi dutenez, dirua itzuliko zaie izena eman dutenei. Hala ere, ez dute oraindino argitu itzulketa hori noiz eta zelan egingo den.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun